ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

MUSEOA ALDI BATERAKO ITXITA

13/12/2021

Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitarientzako itxita egongo da 2022ko udaberrira arte.

Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo diren erreformak direla eta, bisitentzako ateak itxi egingo dira. Ontziola-museoa 2022ko udaberrian irekitzea aurreikusten da, posible izatekotan Aste Santurako. Hala ere, irekieraren berri Albaolako ohiko kanaletan jakinaraziko da.

Azpimarratu behar da, obrek museoa aldi baterako ixtea eragingo duten arren, Albaola elkartearen jarduerak eta bere beste proiektuek ohiko bideari eutsiko diotela, Aprendiztegi ontzigintza eskolaren kasuan bezala. Beraz, Faktoriako telefono berera deitu ahal izango da Albaolarekin harremanetan jartzeko edo 2022ko udaberritik aurrera bisitak erreserbatu ahal izateko.

Erreformen finantzaketa BERPIZTU programatik dator. BERPIZTU zenbait proiektu bultzatzaile dinamizatzeko asmoarekin, 180 milioi euroko ezohiko aurrekontu-programa batean datza. Programa hori beharrean dauden eskualdeetara edo lehentasunezko jarduketa-eremuetara zuzentzen da (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkaterri, Oarsoaldea eta Aiaraldea hain zuzen). Ezohiko ekimen horren helburua trakzio-proiektuak abian jartzea da. Orain arte definitutako trakzio-proiektuak partaidetza- eta lankidetza-prozesu baten bidez hautatuak izan dira, eskualde bakoitzeko eragile ekonomiko, sozial eta erakundeek parte hartuta. Proiektu traktore horiek hainbat kudeaketa-arlotan eragiten dute (Industria, Nekazaritza, Kultura, Enplegua, Lanbide Heziketa, Osasuna, Etxebizitza, Trenbide Azpiegiturak, etab.).

Kulturaren arloan eta Oarsoaldearen kasuan, Albaolaz gain, Errenteriako Agustinak zentrua ere hautatua izan da, sormen- eta kultura-industrien esparruan proiektuak bultzatzeko zentro berria martxan jarri ahal izateko hain zuzen.

Albaola Itsas Kultur Faktoriak jorratu beharreko jardueren helburu zehatzei dagokienez, honako hauek azpimarratu daitezke:

1. INSTALAZIOETAN HOBEKUNTZAK: jasangarritasun energetikoa lortzeko helburuarekin erreformak egingo dira ontziolan, eta elementu berriekin hornitu egingo da proiektuaren xede dibulgatiboetan laguntzeko asmoz. Honek guztiak ondorio zuzenak izango ditu bai bisitari kopuruan, bai bisitarien gogobetetze mailan eta bai proiektuak ingurune hurbilean nahiz nazioartean duen posizionamenduaren hobekuntzan.

2. ESKOLA HORNITZEA: Albaolako ontzigintza eskola beharrezkoak diren tresna berriz hornitzea da helburua. Honek bahalbidetuko du Aprendiztegi Nazioarteko Ontzigintza Eskolarada datozen belaunaldi berriak ontzigintza tradizionalean behar bezala trebatzen jarraitu ahal izatea, euskal ontzigintzako teknika tradizionalak barneratuz eta ontzigilearen ogibidearen jarraipena bermatuz.

3. SAN JUANAREN ERAIKUNTZA. Pandemiak baleontziaren eraikuntzan eragindako etenaldia dela eta, helburua eraikuntza prozesuari bultzada bat ematea da. Hori dela eta ontzigile profesionalekin eraikuntza erritmoa berreskuratu ahalko da San Juana eraikuntzaren azkeneko fasera bideratuz.

2022ko udaberrira arte gurekin harremantean jartzeko:

  • MKT eta KOMUNIKAZIOA: albaola[ARROBA]albaola.com
  • ADMINISTRAZIOA: administrazioa[ARROBA]albaola.com
  • AUZOLAN: auzolan[ARROBA]albaola.com
  • PASAIA ITSAS FESTIBALA: komunikazioa[ARROBA]pasaiaitsasfestibala.org
  • APRENDIZTEGI ONTZIGINTZA ESKOLA: aprendiztegi[ARROBA]albaola.com
  • UDABERRIRAKO ERRESERBAK EGITEKO: denda[ARROBA] albaola.com

Udaberrira arte!