ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ALBAOLAK UDAZKENERAKO ORDUTEGI ZABALAGOA IZANGO DU

03/9/2021

Asteartetik igandera irekiko da faktoria· Bisita erreserbatzeko aurretiko hitzorduak nahitaezkoa izaten jarraituko du

Orain arte astean lau egunez irekia egon bada ere, gaurtik aurrera asteartetik igandera bisitatu ahal izango da ontzigintza tradizionalean diharduen faktoria. Ondartxo pasealekuko lanak bukatu direla eta, Faktoriara bertaratzeko oinezko bidea erabili ahal izango da. Ez da Covid-19aren krisi sanitarioa etorri aurreko ohiko ordutegira itzuliko, baina ia egunero bisitatzeko aukera emango da.

Udazkeneko ordutegi berria ondorengoa izango da:

  • Astearte, asteazken eta igandetan: 10:00 – 14:00
  • Ostegun, ostiral eta larunbatetan: 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00

Eskolentzako ere eskaintza berezia prestatu da.

 

Faktoriako lanak

Udazkenean zehar Aprendiztegi ontzigintza eskolakoak, hasitako proiektuei jarraipena emateaz gain, 10 metroko eslora duen ontzi baten zaharberritze lanekin hasiko dira. San Juan baleontzian oholak jarri eta kurbatoiak egiten ere ibiliko dira. Bestetik, boluntarioak ere berriz bueltatu dira eguneroko dinamiketara antzokia beraz pil-pilean egongo da berriz ere!

 

Aurretiko erreserba

Aurretiko erreserba egiteko Albaolako bisita departamentuarekin harremanetan jarri beharko dira bisitariak. Horretarako email bat bidali daiteke: bisitak@albaola.com helbidera edo telefono honetara deitu ondorengo ordutegian: Asteartetik igandera goizeko 10:00etatik 14:00etara (+34) 943 39 24 26.