ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

LUCAS DELBART (Lyon), JADA ITZULTZEKO DESIATZEN

20/7/2021

Nire izena Lucas Delbart da, 31 urte ditut eta frantsesa naiz. Lyonetik gertu dagoen herri txiki batean jaio nintzen, baina Bretainian hezi nintzen. Bertan ditut nabigatzen ditudan oroitzapen onenak. Lyonera bizitzera itzuli ginenean asko bota nuen faltan nabigazioa, kostaldea oso oso urrun geratzen baita han!

Albaolara etorri baino lehen ez nuen ikasi, baina eraikuntzan egin nuen lan, gehien bat masoi modura. Lagun batekin arotz-lan pixka bat egiteko aukera izan nuen, bera Compagnon frantses bat da, langile eta arotz oso trebea. Egur-lana egin genuen orduan eta teilatu batzuekin lagundu nion, badakizu.

Neurri handi batean, horrek zurgintza ikasteko gogoa piztu zidan. Nik benetako trebetasunak deitzen ditudanak irakatsi zizkidan, eskuz egindako lanak, egiten jakitea. Zurgintza interesatzen zait, masoi lana latzagoa iruditzen baitzitzaidan, ez hain sotila. Etxe-eraikuntzetako zurgintza ere interesatzen zait, baina prozesu interesgarria den arren, ez da oso anitza… Beharbada gauza da ez zaidala etxeen eraikuntza oro har interesatzen. Hortaz, nahiago izan nuen erriberako arotzeria ikasi eta nabigazioaren zatia gustatzen zait gehien.

Ez dut inoiz ahazten Bretainian nabigatzen pasatako egunak, hargatik, nabigazioa eta egur-lana batera jartzen dituen erriberako arotzeriak, iruditzen zait ezin hobeto sustatzen dituela eskuzko trebetasunak eta ezagutza, bilatzen dudan sotiltasuna eta aniztasunarekin.

Interneten Europan zeharreko erriberako arotzeriek eskolak bilatzen jarri nintzenean Albaola aurkitu nuen eta maiatzean aste batzuk pasatzera joan nintzen. Orain beste hilabete baterako itzuli naiz.

Albaolako jendeak oso beroki jaso ninduen eta, orotara, hemen pasa dudan hilabete eta erdia ezin hobea izan da, oso ondo pasatu dut. Harreman ona daukat bertako langileekin; Brian primerako gizon eta irakaslea iruditzen zait, oso ondo eramaten gara.

Eskualdea ere asko gustatu zait, kotxea ez daukadanez ez dut gainontzeko Euskal Herria ezagutu, baina Donostia, Pasaia eta inguruak asko gustatu zaizkit. Eguraldia ez da beti zoragarria, baina ez zait gehiegi axola, hobe da hori 40 gradutan egotea baino, Lyonen edo Espainiako hegoaldeak bezala!

Hemen pasa dudan denboran hainbat proiektutan egin dut lan. Lehen aldiz etorri nintzenean patatxean egin nuen lan, upelak jartzen edo mastak ontzira doitzen. Oraingo hilabetean mantentze lan txiki asko egin ditut Ernestorekin, esaterako, San Juan eraikinari olioa jartzen edo Albaolako itsasontziak portuan atxikatzen. San Juan baleontzian eskotilak jartzen laguntzen aritu naiz, zulatzen eta iltzatzen, baita zintoi batekin laguntzen ere. Azkenaldian genolak babesten dituzten eskoperadekin gaude, ez dadin urik sartu eta usteldu. Ia ahaztu zait, orain patatxearen arraunekin lagutzen dut. Ikusten duzuenez, gauza asko egiten ditut, ahal dudan tokian laguntzen dut eta une bakoitza ikasteko aprobetxatzen dut.

Laster Frantziara itzuli behar dut, baina iraila amaieran boluntario modura hona itzultzea gustatuko litzaidake, denbora gehiago Albaolan pasatzeko, gauza asko ikasten baititut. Frantzian nagoen bitartean nire laneko botak eta lan-tresnak hemen utziko ditut, hala ziur etorriko naiz bueltan!