ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

PASAIA ITSAS FESTIBALAREN 2. EDIZIOAREN DATAK AURKEZTU DIRA

19/7/2021

2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitarte ospatuko da

2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta honela adierazita dago Izaro Mariezkurrena artista pasaitarrak Festibalarentzako egindako kartelean. Lau egun horietan zehar badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune izango dira berriro. 

Bideora esteka: https://www.youtube.com/watch?v=VoCAF3HfDvA