ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

EUGENI ALTZIBARen partez ALBAOLArentzako POEMA

28/1/2021

Entzuten dut, bai. Han da! Goxotasunez egiten dugu dena, kotxeari bere lekua eman ere bai, gustura atseden hartu dezan. Gu ere hala gaude, deskantsatuak. Lasai. Inguratutako giroak baketasunaren alor guztietara narama. Ez genuen ezer pentsatua, gauza bat izan ezik. “Hura bisitatu behar dugu” xurxulatu dizut egunsenti disdiratsuenean. Badakit ohikoa dela zugan isiltasunaren erantzunarekiko baietza. Aparta zara.

Malko bat arotzen taupada bakoitzeko. Jakin-minaren paradisuan murgildu gara. Emozioaren lurrikara aurkitu dezakezu nire barrenean egurrezko bidetik goazen bitartean. Interesaren hasetzeak bultzatzen gaitu. Hau guztia zara niretzat. Taupaden malda arinean gaude, emozioz beteak. Ikusten duguna liluratzen gaitu. Maitasuna dario horri, guk elkarri bezala. Usaimeneek dute euren hasetza, aspaldiko partez.

Behin ezagutu nuen Enarak mezu bat utzi dit zuretzat ametsetan nengoenean. Belarrira aipatuko dizut bat egingo gaituen hori:

“...San Juanek bera salba dezagun eskatu dit...”

Ene bihotzeko faktoria itsas ertzean, gu paradisuaren tontorrean bezala. Karratuetatik sartzen dira ilunabarreko izpiak. Nire goibeltasunari erreparatutakoan isildu egiten zara, ez duzu beste ezer egiten. Ez, ni lasaitzeko bada. Orduan besarkatzen didazu. Amestutako Enara ere han da, gure filmako zuzendaria balitz bezala.

Eskuetan denbora luzez eduki dituzun oihala eta barneko printzearen pintzelak baleontzia ikusarazi didate. Eta han ezkonduko bagina Ternuara bidean? Muxukatzen didazu. Patuaren mesfidantzak ekarritako zorionak zugan isladatzera narama. Begietan ikusten dizkizut falta ziren arotzen taupadak. Zure besoekin inguratzen didazunean desio hori etortzen zait gogora.

Ohean gaude, ohiko bolo zoragarria eduki dugu, guk sortutako kopleen doinuez josia. Isiltasunak elkar ulertzera garamatza. Pentsatzen nabaritu didazu. Zerk kezkatzen didan galdetzen didazunean, bat egiten dugu. Kezka ez, maitea. Erabakia alegia. Zu ere horren baitan aritu zara. Zorionaren menpekotasunarekiko patuak oparitu digu. Oheko izera azpiko desioek eramaten gaituzte baleontzi hartara ezkontzera, Enara maitagarriaren eskutik San Juanekin batera, hark ezkonduko baigaitu. Maite zaitut.

(Eugeni Alzibar)

Eugeni Altzibarrek badu bere YouTube kanala, gehiago ezagutu nahi baduzue hemen duzue esteka:

https://www.youtube.com/channel/UCtjPRR0Lu3O0dCxaCBx9pAg/featured

Albaolan egon zen ere eta elkarrizketatu zigun, hemen elkarrizketa:

https://youtu.be/SV5r4Q-Ivpg

 

ESKERRIK ASKO EUGENI!

EUGENI ALTZIBAR