ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ONTZIA SALGAI! (BATELA)

29/1/2021

EZEKIELTZ BATELA

DESKRIBAPENA:

Euskal kostaldeko batel tipikoa. Euskal Herriko arraun eta bela ontzi tradizionaletako txikiena.

Batela, itsas tradizio baten oinordeko zuzena da, portuetako barra hareatsuak zeharkatzeko eta balea ehizatzeko arraunerako ontzi azkarrak behar zituena.

Gaur egun, batela itsasertzeko arrantzan eta aisialdirako ontzi gisa erabiltzen da.

EZAUGARRIAK:

Gehienez 4 pertsona. Bakar batek ondo arraun dezake.

Oso azkarra arraunean

Erraza nabigatzen

Botadura erraza du

20zm-ko zingoa

Haritzez egindako estruktura, pinuaz estalia. Bankuak haritzezkoak ere.

PREZIOA: 8.990€+ BEZa