ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ESKOLENTZAT ZABALIK

12/11/2020

ALBAOLA FAKTORIA  IKASLEENTZAKO ESKLUSIBOKI ZABALIK dagoela gogorarazi nahi dizuegu, bai bisita gidatuak egiteko eta baita tailerrak egiteko ere bai. Faktoria barruan bisita egiten duzuen bitartean zuen ikasleak bakarrik egongo dira. Era horretan ez dira beste bisitariekin nahastuko. Jakingo duzuenez, espazio diafano eta zabal bat da Faktoria eta momentu oro aireztatuta dago.

Gainera, bi abantaila berri dituzue gutxienez URTARRILAREN 31 ARTE. Lehena, Faktoriara etortzeko oinezkoen bidea itxita dagoenez, etortzeko eta joateko ITSASONTZIA DOAN izango duzuela! Eta bigarrena, DESKONTU BEREZIAK martxan jarri ditugula: Faktoriara sarrera ikasleko 4€tara jaitsi dugu eta ikasle bakoitzak bono bat eramango du etxera, bisita errepikatzen badu ez du ordainduko eta bere familiakideek %30eko deskontuaz gozatu ahal izango dute.

Taldeen antolaketa elkarrekin adostu dezakegu arazorik gabe. Gogoratu betiere  erreserba aldez aurretik egitea ezinbestekoa dela:

  • bisitak@albaola.com / sarea@albaola.com
  • 943.39.24.26