ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

GAZTEGUR MUGAZGAINDIKO PROIEKTUAREN AURKEZPENA

16/10/2020

Gaur goizean, GaztEgur proiektua aurkeztu da Albaola Itsas Kultur Faktorian, mugaz gaindiko laguntza eta presentzia nabarmenarekin. Xabier Agote, Albaolako presidenteak, hasiera eman dio ekitaldiari, proiektua eta gonbidatuak aurkeztuz:

 

PASAIAKO UDALA / AYUNTAMIENTO DE PASAIA / MUNICIPALITÉ DE PASAIA

·       LORE SUAREZ, Alkateordea / Teniente de Alcalde / Adjointe au Maire

EUSKO JAULARITZA / GOBIERNO VASCO 

  • NICOLÁS SAGARZAZU, Hezkuntzako Plangintza eta Antolaketako zuzendaria /  Director de Planificación y Organización Educativa /  Directeur de la planification et de la gestion éducative
  • PELI MANTEROLA, Nekazaritza Saileko ordezkaria / Representate del Departamento de Agricultura / Représentant du Département de l'Agriculture

NOUVELLE-AQUITAINE

  •  ÉMILIE DUTOYAordezkaria / representante / répresentant

EUROESKUALDEA / EUROREGIÓN / EUROREGION

  • AROLA URDANGARÍNzuzendaria / directora / directrice

DONIBANE LI-LH PAMPLONA

  • ALFONSO RONCAL, Centro Integrado Donibane-ko zuzendaria / Director del Centro Intregado Donibane / Directeur du Centro Integrado Donibane

FÉDERATION COMPAGNONNIQUE ANGLET / LONS

  • ·       JEAN-RÉNÉ DITHURBIDE, Zuzendaria / Director / directeur
  • ·       TXARO GOIKOLEA, impulsora de proyectos transfronterizos en Iparralde
  •         IBAN DE LA FUENTE, irakaslea, profesor, profeseur

 

ARKITEKTOA / ARQUITECTO / ARCHITECTE

  • JABIER LEKUONA

PASAIAKO PORTUA

  • DAVID CANDELARIO, Pasaiako Portuko zerbitzu eta azpiegituren arloko burua / Jefe de área de servicios e infraestructuras Puerto de Pasaia / Chef de secteur des services et des infrastructures du Port de Pasaia

 

Albaola eta zur-lanketan trebatzeko bi zentroren arteko mugaz gaindiko proiektua da Gaztegur, Donibane Li-LH eta les COMPAGNOS du Tour de France d 'ANGLET. Euroeskualdearen laguntzarekin, ikastetxe horietako ikasleek, beren irakasleekin batera, espazio berri bat eraikiko dute Pasaiako Faktorian. Gunea anbibalentea izango da, baino orokorrean Albaolako nazioarteko APRENDIZTEGI ontzigintza eskolako 20 ikasleentzako jangela izango da.

Prentsaurrekora bertaratutako guztiak bat etorri dira belaunaldi berriekin proiektuak sarean egitearen alde, prestakuntzaren arloan eta zuraren sektorean batez ere. Albaola, Donibane Li-LH eta Compagnons du Tour de France d 'Anglet prestakuntza-zentroak zoriondu dituzte euren energiarengatik eta horrelako proiektuak egiteko gogoagatik, beste sektore, ikastetxe, irakasle eta ikasle batzuekin ezagutza trukatzeari esker ikaskuntza biderkatzen baitute.

Lore Suarezek ongietorria eman die bertaratutakoei, eta Albaolari babesa eman dio berriz ere, bertatik sortzen baitira horrelako ekimen aberasgarriak. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du oso garrantzitsua dela egurrari balioa ematea, bai eta horrelako proiektu berritzaile eta mugaz gaindikoak sustatzea ere. Nouvelle-Aquitaineko arduradunak ondare materialari eta immaterialari balioa ematen dioten proiektuak egitearen eta belaunaldi berriekin elkartrukea bultzatzearen garrantzia nabarmentzen jarraitu du. Euroeskualdetik, bestalde, proiektu honek dituen balio guztiak beraiek sustatzen dituztenekin guztiz bat datozela aipatu nahi izan du, eta, horregatik, mugaz gaindiko mota honetako ekimenak beti babestuko dituztela esan du. David Candelariok ere, Pasaiako Portuaren ordezkariak, gaurko ekimena babestu nahi izan du, eta guztiak zoriondu ditu egindako lanagatik eta Pasaiako Albaola Itsas Faktoriako parte izango den egurrezko hangar berriagatik. 

Angeluko eta Iruñeko bi prestakuntza-zentroek beren esperientzien berri eman nahi izan dute, Gaztegur-eko kide izateagatik pozik daudela adieraziz, eta berriz ere ikasleen ikaskuntza biderkatzen ari direla nabarmendu dute, elkartrukeari eta talde desberdinen koordinaketari esker. Ikasleak bertan egotea aurreikusita zegoen, baina pandemiaren egungo egoera dela eta ezin izan dira prentsaurrekoan egon, haiek ere oso motibatuta daude lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzen duten mugaz gaindiko proiektu errealak egiten dituztelako, beste lan mota eta lankide berriak ezagutuz. Eraikuntza koordinatzen ari den Jabier Lekuona arkitektoak itxi du ekitaldia, espazio berriaren simulazioa erakusten duen 3Dko bideo bati esker zer egingo duten erakutsiz.

Aurkezpenarekin amaitzeko, bisita labur bat egin da San Juan baleontziaren eraikuntza inguratuz. Talde argazkia egin ondren, bertaratu diren guztiak 2021rako gonbidatu dira, Gaztegur proiektuak eraikiko duen egurrezko espazio berria elkarrekin inauguratua izan dezan.

PRENTSA DOSSIER-ERA ESTEKA / BIDEOA / ROLL-UPa: https://drive.google.com/drive/folders/1CjrHijs6nHiiPyN_tOmy9GrEnzHTCP_Z?usp=sharing