ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

URRIAN ERAKUSKETA BERRIA: HEZKUNTZAREN ITSASOAN NABIGATUZ

07/10/2020

Euskal itsas ondarearen ezagutza eta transmisioa Albaolaren ardatza izan dira 1998an sortu zenetik. Xede hau betetzeko hezkuntza formal eta ez formalari zuzendutako lan desberdinak burutu ditu urteetan zehar. “Kontaiguzu ondarea” leloari jarraiki, ibilbide honetan garatutako proiektu batzuei errepasoa egingo diegu eta hauetatik sortu diren material desberdinak ikusgai izango ditugu Faktorian. Erakusketa honetaz gain, bi egunetan proiektu hauetan parte hartu duten pertsonekin solasaldia gauzatuko dugu beraien esperientzia kontatu diezaguten.

HITZALDIA: “Marinel gazteak” eta “Atlantic Challenge” proiektuen nondik-norakoak

EGUNA: urriak 11:00, igandea, 11etan aurretiko erreserbarekin

AURRETIKO ERRESERBAREKIN: bisitak@albaola.com / 943-39-24-26

HIZLARIAK: Ane Miren Miralles eta Aitor Edroso

HIZKUNTZA: euskaraz