ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

UDAZKENA-NEGUKO ORDUTEGIA

30/9/2020

ORDUTEGIA

  • IREKITA: LARUNBATA ETA IGANDE GOIZETAN 10:00etatik 14:00etara
    • Astean zehar etorri nahi baduzu, deitu telefonoz.
    • Eskolentzat ordu gehiago ditugu eskuragai, deitu telefonoz.
  • JAIEGUNAK ETA JAIEGUN BEZPERETAN IREKITA: urriaren 12a, azaroaren 1a eta abenduak 6, 7 eta 8
  • ITXITA abenduaren 21etik urtarrilaren 1era, biak barne

AURRETIKO ERRESERBA EZINBESTEKOA: bisitak@albaola.com / 943 39 24 26

 

PREZIOAK (BEZ barne)

PARTIKULARRAK

  • 7,00 €   Sarrera arrunta.
  • 5,00 €   <25 urteko ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak, aniztasun funtzionala duten pertsonak eta jubilatuak.
  • 0,00 €   6 urte baino gutxiagokoak heldu batez lagundurik.

* %10eko deskontua ondorengo txartelen jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba eta Nekatur.

* Tarifa murriztuaz baliatzeko, dagokion egiaztagiria aurkeztu beharko da.

 

TALDEAK

  • 5,00 €   Laguneko 10 pertsonako baino gehiagoko taldeetan
  • 4,50 €   Laguneko 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan

 

2020KO UDAZKEN-NEGUAN ALBAOLARA IRISTEKO MODU BAKARRA ITSASONTZIZ IZANGO DA (bisitarientzat jartzen dugun doako zerbitzua) oinezko bidea itxita bait dago oraingoz.

 

​NOLA IRITSI

Non hartzen da itsasontzia? 

“Hospitalilloko moilan", Azti Tecnalia eraikinaren parean. Ordutegi zehatza Albaola bisitatzeko aurretiko erreserba egiterakoan emango zaizue.

Eta itsasontzira iristeko?

Kotxez:

AP8 / GI-20: 5 irteera Pasai San Pedrora 

Trintxerpeko parkinean aparkatu, Parking: 2 (ikusi irudia)

Autobusez:

DONOSTIATIK San Pedrora, EKIALDEBUS E09  autobusa. Irteera Okendo kaletik (Donostia). GELTOKIA: Trintxerpe.

"Escalerillas” geltokia IRUN, DONIBANE, HONDARRIBIA eta ERRENTERIAko Ekialdebus autobusetan.

Trenez:

Bai RENFEko “cercanías” trenek eta baita EUSKOTRENekoek ere Herreran (Pasaian) daukate geltokia, Trintxerpeko “Hospitalillo”ko moila errepidearen beste aldean dago. 

Donostiatik zein Irunetik, Herrerako geltokia. 

RENFE (Irun - San Sebastian - Zumarraga)

Donostia zein Hendaiatik.

EUSKOTREN (Hendaia - Herrera - San Sebastian)

EUSKOTREN (Bilbo - San Sebastian)

 

SEGURTASUN NEURRIAK

Faktoria osasun agintariak emandako  neurrietara egokitu da. Aforoa aurretiko erreserbaren bidez kontrolatuko da, espazioak lurrean markatu dira pertsonen arteko tarteak errespetatzen laguntzeko eta bisitentzako ordutegi zehatzak finkatu dira hizkuntzaren baitan, talde murriztuekin. Bestetik, gel hidroalkoholikoa egongo da ibilbidean zehar erabilgarri, txartelarekin ordaintzea gomedatzen da eta maskarillaren erabilera derrigorrezkoa izango da bai barkuan eta baita Faktorian ere.