ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Manuel Goethals, hiru urte ontzigintza ikasten

29/7/2020

Bueno Manuel, hiru urte ondoren zure ibilbidea Albaolan datorren irailean amaitzen da. Beraz, elkarrizketa bat prestatu dugu zutaz gehiago jakiteko.

 

Nondik zatoz?

Belgikatik nator, Bruselatik.


Zenbat urte dituzu?

25 urte ditut eta Abaolara 22 urterekin etorri nintzen.

 

Zer egiten zenuen eskolara etorri aurretik?

Etxeko aroztegian eta Belgikako ondare errestaurazioan egiten nuen lan, eta ateak eta leihoetako errestaurazioan nuen espezialitatea. Baina gehiago nahi nuen, zerbait ezberdina. Ikasketa hori egiten ari nintzen bitartean, egurrezko itsasontziak egin zitezkeela ohartu nintzen. Gainera, egun baten Bruselako itsasontzi bat konpontzea lortu nuen, eta momento horretan ikusi nuen zertan lan egin nahi nuen.


Zergatik gustatzen zaizu ontzi-eraikuntza tradizionala?

Asko gustatzen zait ontzigintza tradizionala itsasontziak zehazten dituzten formak eta lerroak ederrak iruditzen zaizkidalako. Oso erakargarriak dira. Niretzat Albaolan egotea plazer bat izan da, gustoko dudan zerbait egiten egon naizelako.


Zer proiektutan mugurduta zaude momentu honetan?

Orain tailerrean lan egiten ari naiz beste ikas-kideei laguntzen. Dena den eraiki nuen lehen itsasontzia askotan gogoratzen dut. “Water Wag tipologiakoa haun zuzen, itsasontzi irlandes bat, 4 metro eta erdi luze, trinkaduraz egina.


Zer gustatuko litzaizuke egitea eskola bukatzean?

Eskola bukatzean “Sail Cargo” izeneko Costa Rica-ko proiektu berrian parte izatea gustatuko litzaidake. Bestalde, beste helburuetako bat itsasontzietan bidaiatzea da, belaz posible bada. Gustatuko litzaidake baita ere frantziatik tailerrez tailer joatea eta Frantzian lan egitea.

 

Hau da dena, Manuel. Etorkizunean onena opa dizugu.

 

Manuel