ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ORONA FUNDAZIOAK 5 URTERAKO BABESA BERRITU DU

18/6/2020

FUNTSEZKOA DEN MOMENTU HONETAN, ORONA FUNDAZIOAK ETA ALBAOLAK ELKARREKIN DUTEN LANKIDETZA BESTE 5 URTEZ BERRITU DUTE.

 

Albaola Elkartea eta Orona Fundazioa 2014tik lankidetzan ari dira Albaola proiektua garatzeko. Duela bi urte eskas, 2018an, elkarrekin ospatu zuten elkarlan horren lehen 5 urteak, Faktorian ospatutako kontzertu baten bidez. Gaur, beste 5 urteko hitzarmen berri bat sinatu dutela jakinarazi dute, Oronak proiektu honen baloreekin duen konpromisoa indartuz.

Albaola Elkarteak eta Orona Fundazioak balore eta helburu berberak dituzte, eta 2014tik etengabeko lankidetza izan dute ondare historiko eta kulturala berreskuratuz gure ingurunea garatzearen alde.

Albaola proiektuak eta, zehazki, San Juan baleontziaren eraikuntzak, iraganean itsas teknologiaren ezagutzak suposatu zuena balorean jartzen du. Ezagutza teknologiko horrek ingurunearen garapen ekonomikoa (zurgintza, meatzaritza, artisautza, merkataritza, baserriaren sorrera unitate ekonomiko gisa, etab.) eta mundura irekitzea ekarri zuen.

Oronak, egun, San Juan ontzia eraiki zenetik 455 urte igaro direnean, bere estrategia hiru ardatza nagusietan oinarritzen du, beste batzuen artean: Orona osatzen duten pertsonekiko konpromezua (berrikuntza soziala), berrikuntza teknologikoan eta Europan duen bere posizionamendua errefentziazko enpresa gisa.

Orona Fundazioak Albaolako proiektuaren babesleen sareko kide izaten jarraitzen du.

Babesa 2014ean hasi zen, Pasaiako museo-ontziola ireki aurretik hain zuzen. Izan ere, Azkorreta ontziola zaharrak egungo Albaola Itsas Faktoria Faktoria bihurtu zuten obretan, kooperatiba hernaniarrak irisgarritasun-azpiegiturak jarri zizkion ekipamendu kultural berria honi.

Harremana San Juan baleontziaren funtsezko pieza baten babesarekin sendotu zen 2015eko apirilean: kabrestantea. Kabrestatantea kargak mugitzeko erabiltzen zen pieza dugu; itsasontzi tradizional horietan mota guztietako elementu astunak altxatzeko, mugitzeko eta jaisteko erabiltzen zen. Esan daiteke beraz, San Juan baleontziaren igogailu arkaiko honen eta ORONAko jarduera nagusiaren arteko lotura agerikoa dagoela. Kabrestatea eta gero, nagusiaren kabia etorri zen eta era honetan hasi zen eten egin ez den babesa; funtsezkoa izan dena Albaolaren proiektuaren egonkortasunerako eta bere inguruan izandako inpakturako.

Bide honetan oso lankidetza bereziak izan dira. 2015eko abenduan "Zura eta Egurra: egurrari buruzko jardunaldiak: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak" , kongresua antolatu ahal izan zen Orona Fundazioaren egoitzan. Horren bidez, hausnarketa-foro bat egin zen, publiko guztiei irekia eta doakoa egun zuraren kudeaketak gure ingurunean eta Europako testuinguruan duen egoerari buruz.

Gizarte-arloko ekimen ugari egin ahal izan dira Albaolaren eta Orona Fundazioaren arteko lankidetza honetan ere, Gurutze Gorria, Munduko Begiak edo Ongietorri Eskolara bezalako entitate eta ekiminak bultzatuz besteak beste.

Gainera, Harreman honen lehen 5 urteak kontzertu solidario baten bidez ospatu ziren. 2018ko irailean, Tenpora taldeak kontzertu bat eman zuen Pasaiako Faktorian, eta irabazien % 100a Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEra bideratu ziren.

Momentu honetan, beste lankidetza berri bat sortzen ari da. Albaolak Orona Ideon dagoen Diámetro 200 Slow kafetegiko mahaiak berrituko ditu haritzez janzteko. Bertako janaria, sasoikoa eta organikoa, bertako egurrarekin egindako mahaietan daztatu ahal izango da, San Juana eraikitzeko erabiltzen dena bezalakoa.

Orain, Orona Fundazioak baleontzia eraikitzeko proiektua eta Albaolako proiektu globala amaitzeko konpromisoa indartu nahi du. Are gehiago une honetan, Albaolako jarduera berreskuratzen eta berriro lanean hasten laguntzeko COVID-19ren ondorioak eta gero. Horrela, Orona Fundazioak 2024ra arte berrituko du bere laguntza, Albaolak euskal itsas historia berreskuratzen jarrai dezan eta Faktoriako ateak munduari zabalik mantendu dezan.

Horrela, Orona Fundazioak bere esparruko museo eta kultura proiektuetarako laguntza indartu du. (Bidasoaldea, Oarsoaldea eta Donostialdea)

Gogoan izan, San Juana eta Albaolako proiektua eraikitzen lagundu nahi duten enpresa eta norbanako guztiei irekita dagoela  babestu.albaola.com  

ORONA FUNDAZIOA ETA ALBAOLA BABESLEAK