ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Itzuliko gara

23/3/2020

Albaolako kide eta lagun guztiei

Lagun maiteak,

Ez da erraza bizi dugun egoera. Bat batean dena aldatu da. Itsaso ezezagun batean sartu gara. Orain ikusiko da gure ontziak zenbateraino dezakeen. Albaolan ondo dakigu ontzia salbatuko bada, guztiok batera ekin behar diogula enbata gaitz honen aurrean. Itasoan bezala, ez dago aurrera egiterik  denok bat izan ezean. Denok ala inor ez. Beti izan da horrela.

Gure onena atera behar dugu orain: kidetasuna, maitasuna, elelkartasuna. 

Orain guztiok behar dugu elkar. Orain, beti bezala, ezinbestekoa da eskifaiaren  taldelana. Beste hainbat gauza bezala, hala ikasi dugu gure aurrekoengandik eta hala egin dugu beti. Albaolan balorez betetako mundu berri batean sinisten dugu. Hoiek ekarri gaituzte honaino eta hoiek eramango gaituzte haratago ere. Froga hau gainditzeak indartsuagoak egingo gaitu. 

Albaolako langile, ikasle, kide eta bidelagun guztiei: ANIMO eta INDARRA! Maite zaituztegu. Elkar behar dugu orain eta gero ere elkar behar izango dugu aurrera egin ahal izateko. Enbata honek gure ametsa hondoratu ez dezan.

Ez utzi inoiz amets egiteari! Gure baloreak dira gure belak eta gutako bakoitza gara haizea. Orain etxea da gure ametsen kaia baina hor dago itsasoa, beti zabal, eder eta basati, gu noiz itzuli zai.

Eta itzuliko gara. 

 

familia argazkia albaola