ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

1753.URTEAN TOPATUTAKO BARKUA BERRAURKITZEN

21/2/2020

Hurrengo asteko astelehen, astearte eta asteazkenean, otsailak 24, 25 eta 26, zundaketa lanak burutuko dira Kontxako harresien hormaren zimendutan. Izan ere, 1753.urteko horma jartzeko lanetan barku baten saskarra topatu zen. Ikerketa honen helburua barku horren aztarnak berraurkitzen saiatzea izango da. Kontxan ez da horrelako lanik egin aurretik. Gainera, ohikoa ez den bezala, jendeak lan arkeologiko hauetaz disfrutatu ahal izango du Kontxako barandillatik.

Albaolako ikerketa departamenduak bultzatutako ekimen bat da, Kutxa Fundazioaren laguntzari esker. Ikerketaren zuzendariak honako hauek dira: Xabier Alberdi -Albaolaren ikerketa departamentuaren zuzendaria eta Euskal Itsas Museoaren zuzendaria-, José Manuel Mates Luque -urpeko arkeologoa- eta Iosu Etxezarraga -Albaolako arkeologia esperimentalaren burua-.