ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ALGEPOSA 2020KO PASAIAKO ITSAS FESTIBALAREN ENPRESA KOLABORATZAILE BERRIA

18/2/2020

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioak enpresa kolaboratzaile berri bat izango du: ALGEPOSA.

Maria Luisa Guibert Algeposako CEOak, Carmen Echeverría Algeposako Project Managerrak eta Patricio Echeverría Alcortak Albaola bisitatu dute Izaskun Gómez alkatearekin batera. Xabier Agote Albaolako eta Festibaleko buruak harrera egin die, eta maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo den Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren ediziorako enpresa-kolaborazio akordio bat sinatu dute.

ALGEPOSA ibilbide handia duen enpresa da; operadore logistiko gisa 1981ean hasi zen lanean, Pasaiako portuan bere zamalan-enpresa sorturik. Itsas-, portu eta trenbide logistikan enpresa garrantzizkoenetako bat da, eta presente dago Iberiar Penintsulako portu esanguratsuenetan, eta lehen mailako operadore logistiko integrala da. Pasaiako portuaz duten ezagutzak eta berak sortu ziren portuaren hobekuntza estrategikorako laguntza eman nahiak bultzatu ditu Pasaiako Itsas Festibala bultzatzera Pasaiaren ondarea estatu eta nazioarte mailan ezagutzera emateko.

Pasaiako Udalak bezala Festibalaren zuzendaritzak axola handikotzat jotzen dute Algeposa sartzea, zeren funtsezkoa da Pasaiako portuko eragileak inplikatzea barne dinamika sor dadin, eta Pasaiako Itsas Festibalaren oinarri diren balioak susta daitezen: nortasuna, kooperazioa, jasangarritasuna eta elkartasuna.