ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

IPARRALDEKO ESKOLA OPOR HAUETAN EGUNERO HAURRENTZAKO JOLASAK ALBAOLAN

12/2/2020

Museo-Ontziolak pista jolasa berri bat sortu du neguko eskola opor hauetarako, haurra eta familiei zuzendutako jolas eta erronka dibertigarriak!

Iaz izan zuen arrakasta ikusirik aurten ere Albaola Itsas Kultur Faktorian haur eta familientzako eskaintza berria sortu da. Aurten esploratzaile gaitasunak trebatuko dira asmakizun eta joku ezberinen bidez.

Jolasa doan banatuko da Faktoriara sarrera erosterakoan, eta egunero egongo da eskuragarri. Txikiek nagusi baten laguntza beharko dute erronkei aurre egiteko. Izan ere, beste gauza askoren artean, sokak egiten ikasiko dute, ipar izarra aurkitu beharko dute, hitz berriak ikasiko dituzte eta baleontzietan joatean ziren animaliak ere identifikatuko dituzte.

Honetaz gainera, ALBAOLAren ohiko dinamika ere ikusi ahal izango da; ontzigileak zuzenean lanean, egurra lantzeko teknika eta herramienta ezberdiren erabilera, 15 metroko barku kortsario baten eraikuntza eta 16.mendeko San Juan baleontziaren kaskoaren eraikuntzaren azken fasea, oholdura hain zuzen.

Albaolarentzat itsas ondarearen transmisioa funtsezko helburuetako bat da eta hori da jolas honen xedea baita ere. Beraz, gabon hauetan, euskal ontzigintzarekin eta itsas jarduerekin erlazionatutako jolas berezia egongo da hurbiltzen diren familientzat. Jolasaren protagonista Txo MikMak txikia da, Albaolara etorri diren haurrek jada ezagutzen duten itsasmutila. Honek gidatutako pistak jarraituz eta erronkak gaindituz esploratzaile karneta jasoko dute haurrek museotik irteterakoan.

Jarduera hau neguko eskola opor egunetan zehar egin ahal izango da, asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Ez da aurretiko erreserbarik egin behar eta lau hizkuntzatan egongo da eskuragarri (eu, es, fr,en). Itxiera ordua baino ordu bat lehenago etortzea gomendatzen da eta beharrezkoa izango da haurrak heldu batek lagunduta joatea.