ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

PISTA JOLASA BERRIA GABONETAN!

21/12/2019

Etorri zaitez familian eta izan esploratzaile!

INFO:

Museo-Ontziolak pista jolasa berri bat sortu du Eguberrietako oporretarako, haurra eta familiei zuzendutako jolas eta erronka dibertigarriak!

Iaz izan zuen arrakasta ikusirik aurten ere Albaola Itsas Kultur Faktorian haur eta familientzako eskaintza berria sortu da. Aurten esploratzaile gaitasunak trebatuko dira asmakizun eta joku ezberinen bidez.

Jolasa doan banatuko da Faktoriara sarrera erosterakoan, eta egunero egongo da eskuragarri. Txikiek nagusi baten laguntza beharko dute erronkei aurre egiteko. Izan ere, beste gauza askoren artean, sokak egiten ikasiko dute, ipar izarra aurkitu beharko dute, hitz berriak ikasiko dituzte eta baleontzietan joatean ziren animaliak ere identifikatuko dituzte.

Albaolarentzat itsas ondarearen transmisioa funtsezko helburuetako bat da eta hori da jolas honen xedea baita ere. Beraz, gabon hauetan, euskal ontzigintzarekin eta itsas jarduerekin erlazionatutako jolas berezia egongo da hurbiltzen diren familientzat. Jolasaren protagonista Txo MikMak txikia da, Albaolara etorri diren haurrek jada ezagutzen duten itsasmutila. Honek gidatutako pistak jarraituz eta erronkak gaindituz esploratzaile karneta jasoko dute haurrek museotik irteterakoan.

Jarduera hau Eguberrietako eskola opor egunetan zehar egin ahal izango da, abenduaren 26tik urtarrilak 5era,10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara (itxiera egunetan izan ezik, hots, abenduak 30 eta 31 eta urtarrilak 1). Ez da aurretiko erreserbarik egin behar eta lau hizkuntzatan egongo da eskuragarri (eu, es, fr,en). Itxiera ordua baino ordu bat lehenago etortzea gomendatzen da eta beharrezkoa izango da haurrak heldu batek lagunduta joatea.