ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ERAKUSKETA: EUSKAL BATELAK. ERABILERA DESBERDINAK ETA GARAPENA HISTORIAN ZEHAR

02/10/2019

ONDAREA PLAZARA ‼️

ERAKUSKETA BERRIA: "EUSKAL BATELAK. ERABILERA DESBERDINAK ETA GARAPENA HISTORIAN ZEHAR"

Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Euskal herriko itsasontzi tradizional mota bat aurkezten dugu, batela. Azken hiru mendeetan zehar euskal batelek erabilera asko izan dituzte, arrantzarako, pertsonen garraiorako, edo kirola eta aisialdirako besteak beste eta beraien arkitektura ezaugarriek ere jarduera horietara egokitzeko bilakaera handia izan dute. Erabilera hauek aztertuko ditugu, beraien arkitekturaren bilakaera aurkeztuko da eta beraien berreskurapenean egiten den lanaren garrantzia azpimarratuko dugu. Erakusketa ikusgai egongo da Albaola Itsas Kultur Faktoriara sartzen diren bisitarientzat, eta *egun jakin batzuetan, doaniko bisita gidatuak eskainiko ditugu.

NON: Faktoriako sarreraren kanpokaldean (Pasai San Pedro).

NOIZ: Urriaren 1etik azaroaren 3ra arte.

*BISITA GIDATUAK:

- Urriak 6: 11:00etan EU / 12:00etan ES

- Urriak 20: 11:00etan EU / 12:00etan ES

 

/media/content/files/Euskal%20batelak%20PASAIA%20Albaola%20JEP%202019.pdf