ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

“KOSTALDEKO SOINUAK” HERRI MUSIKA UDAKO KONTZERTUA AURKEZTU DU JUAN MARI BELTRANEK ALBAOLAN

28/8/2019

Lapurditik hasita, Gipuzkoatik pasa eta Bizkaian bukatzen den ibilbidea egingo du «Kostaldeko soinuak» kontzertuak bertan jasoko diren 16 abestirekin, irailaren 15ean. Gremios do Mareantes banda galiziarrak ere parte hartuko du Galiziako itsas ondarearen inguruko kantekin.

2018ko Pasaia Itsas Festibalean hasi zen proiektua, itsas ondare materiagabearen babesa du helburu aintzineko itsas abestiak berreskuratuz. Xabier Agotek, Albaolako presidentea denak, Albaola Itsas Faktoriak beste nazioarteko itsas festibaletan izan duen partaidetzaren harira: “Beti konturatu izan gara leku horietan itsas kantak sekulako garrantzia dutela, oso bizirik daudela“ , honi gehitu nahi izan dio Euskal Herriak hori indartu behar duela betiko lau abestiak bakarrik gordetzen baititugu.  Poztasuna ere azaldu du Itsas Faktoriaren 5. urtebetzerako oparia baita “Kontzertu batekin oparitxo hori egingo diguzuela ba guretzat da benetan oso ekarpen pozgarria eta Albaolatik zoriontzea besterik ez zaigu gelditzen eta animatzea lan bikain horrekin jarraitzeko, beharra daukagulako “.

Proiektua martxan jartzea ez zela lan erraza izan aipatu du Beltranek, izan ere Pasai Itsas Festibalerako prestatzeko epe motza izan baitzuten “baina Soinuenean, larru musikaren txokoan, nire jendeak bazekien banuela karpetatxo bat itsas kantuekin” karpeta hartatik sortu zen « Kostaldeko soinuak » proiektua, 2018an itsas kantutegia bezala aurkeztu zutena. 

Kontzertua nola antolatu pentsatzen ari zirela Juan Beltrán Laukoteak, “ibilbide bat antolatzea Euskal kostaldetik” irudikatu zuten Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiako kostaldeko abestiak biltzen zituena, “herriz herri, portuz portu, horrela izango da kontzertua eta horrela izango da diskoa”.

Irailaren 15an aurkeztuko da « Kostaldeko soinuak » Albaolan arratsaldeko 18tan. Juan Mari Beltranentzat Euskadiko abestiak ez ezik beste tokietako musika ere promozionatzea oso garrantzitsutzat jotzen du, horregatik Juan Mari Beltrán Laukotea eta Gremio do Mareantes izango ditugu entzungai egun horretan.

Sarreren erreserba telefono honetara deituta 943493578 edo komunikazio@soinuenea.eus -era idatzita egin daiteke.