ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

MANU IZAGIRRERI AGURRA ROBERT GRENIERREN PRESENTZIAREKIN

10/8/2019

Berrogeita hamar lagun inguru bildu dira Albaola Itsas Kultur Faktorian Manu Izagirreri azken agurra egiteko. Lagun eta familia kide horien artean Robert Grenier, San Juan baleontziaren espedizioko zuzendaria izandakoa, eta Faktorian azkeneko aldiz 2015ean egonda.

Pasa den uztailean utzi gintuen Manu Izagirrek. Manu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondarearen Zuzendari izan zen. San Juan baleontziaren saskarraren ikerketa lanetan aritu zen Manu Red Bay-ko (Labrador, Canada) ur hotzetan, Robert Grenier espedizioko zuzendaria zela. Bertan, oso lagunak egin ziren. Euskadin, beste lan askoren artean, beste 16. mendeko hiru itsasontziren ikerketan aritu zen Oria ibaiaren bokalean. Manu Albaola proiektuaren maitalea eta jarraitzailea sutsua zen, bai eta boluntarioa.

Albaola Elkarteak euskal itsas ondarearekin izandako harreman estua dela eta omenaldia egin nahi izan dio atzo, abuztuak 9 18:00etan, lagunez, familia kideez eta lankide ohiez inguratura San Juan baleontziaren eraikuntzaren ondoan. Testuinguru honetan, Xabier Agotek, Albaolako presidenteak, hitza hartu du ekitaldiari hasiera emanez. Xabierrek ondarearen baitan duela 30 urte ezagutu zuen Manu. Gogorarazi nahi izan du Gipuzkoako ondarearen jarraitzaile sutsua izan zela, zaharberritze proiektu handien eta hauek balorean jartzearen alde egin zuela eta oso lan garrantzitsua egin zuela. Gainera, Manu besteen gainetik nabarmentzen zela azpimarratu nahi izan du, sen berezia zuela eta San Juan baleontziari dagokionez konkretuki ekarpen handia egin zuela. Xabik Albaolan jada bere falta sumatzen dela esanez eman dio amaiera bere hitzei.

Jarraian, Pierre Grenierrek hitz egin du bere eta bere aitaren izenenan, hots, Robert Grenier, biak Kanadatik etorri berriak. Manuren lagun mina eta lankide ohia zen Robertek eta Pierre-en aitabitxia. 1987an hasi eta 8 urte iraundako San Juan baleontziaren indusketa lanetan elkar ezagutu zuten Robert eta Manuk. Manu arkeologo talde batean zegoen urpekaria zen eta Pierrek oroitu du hasieran oso zaila izan zela Manurentzan Red Bayeko ur hotzetan sartzea. Gogor lan egin zuen eta berari eskertu behar zaizkio San Juan baleontziaren marrazkiak, hein handi batean egungo eraikuntza ahalbidetu dutenak. KkÇolaboratzaile aparta izateaz gain, kide eta aparteko laguna bihurtu dela azpimarratu nahi izan du eta euren familian bere hutsunea sumatuko dela esanez amaitu du Pierrek.

Azkenik, bere txikitako lagun mina izandako Miren Egañak hartu du hitza. Mirenek pertsona oso kuriosoa bezala deskribatu du Manu eta txikitako oroitzapenak ekarri ditu, horien artean esanez eskolatik ateratzen zirenean ibai ertzean gabarrak zeudela eta Manuri beti erakartzen ziotela, hor beharbada bere bide profesionalaren hasiera egon zen.

Bertaratutakoen hitz beroen ostean, Manu Izagirre gogoan izan da giro intimo eta ezagunenen artean hitz eginez, San Juan baleontzia baita ere guztiekin batera oso presente.

EZ ADIORIK MANU!