ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

EVERY DAY THERE IS A CHALLENGE THAT I HAVE TO SOLVE” Martin Arata (USA)

06/8/2019

AEBtik 2 HILABETE FAKTORIARA

Duela hiru urte bere emazteak ikasle batzuk ekarri zituen Albaola Itsas Kultur Faktoriara eta orduan izan zuen Martin Aratak Faktoriaren berri. Orduezkeroztik AEBetatik etorri nahiean zebilen eta aurten animatu egin da eta Atlantikoa gurutzatu du gurera etortzeko. Faktorian San Juan baleontziaren txirritak egiteaz arduratzen da. Albaolan lan egitea eguneroko erronka dela aipatzen du, materiala dela, piezak direla, beti dago erronkaren bat eta erronka horiek dira Martineri lanean gogotsu ekitea egiten diotenak. Esku hutsez lan egitea eta egunero azaltzen diren erronka horiek gainditzea da Martin gehien betetzen dutena. Albaolako giroa eta jendea ere paregabea dela dio, horregatik jendea animatu nahi du boluntariotza lanak egitera etortzera.