ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Boluntarioa

12/7/2019

Antton Salaberriak Nagore alabaren bidez jakin zuen Albaolaren berri. Nagore Itsas Kultur Faktorian aritu zen boluntariotza lanetan bolada batean eta etxean kontatzen zuenetik piztu zitzaion grina Anttoni. Faktoria bisitatu zuen lehen egunean bertan egin zuen boluntario fitxa. Ordutik, bi urte baino gehiago dira ostiralero Iruratik Pasaiara etortzen. Hainbat lan egiten ditu: txirrikak egiten laguntzen aritu da, instalakuntzan konponketak, soldadore lanak, piezak olioztatu, borobilketa lanak..."laguntzera etortzen naiz, hemen lan asko dago eta ni libre nago, erretiroan" esan digu. Itsas topaketetan ere egon izan da Albaolarekin, esaterako Combarron (Galizia) eta "Semaine du Golfe du Morbihan" - "Morbihan Gulf's Week"-en (Bretainia). Albaolatik zer azpimarratuko luken galdetuta "hemengo giroa eta talde izaera, zalantzarik gabe. Beti etortzen zaizu norbait laguntzera, inork agindu gabe. Hori ez da edozein lantokitan ikusten". Eskerrik asko Antton!!