ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SAUL, VENEZIATIK PASAIARA/Ikaslea

01/10/2019

Saul Milan ondoan jaioa da baina azken urteak Venezian pasa ditu. Han ezagutu zuen Il Caicio elkartea, ontzi tradizionalekin nabegatzen dute eta zaharberritu egiten dituzte. Mundu horrek erakarrita eta bere informatiko lanbideaz aspertuta, ontzigintza tradizionala ikasteko eskola bat bilatu zuen eta horrela aurkitu zuen Aprendiztegi. Hiru urtetako ziklo batean lehenengoan dago. "Asko gustatzen zait eskolan dugun giroa, baita esperietzia gehiago dutenengandik ikastea, eta besteek egiten diuzten lanak ikustea ere. Gure ekimenerako dugun aukera ere gustatzen zait" esan digu. Ez zuen Euskal Herria ezagutzen eta asko gustatu zaio. Euskara ikasten hasi da eta Korrikako lekukoa eraman zuen Albaolatik pasa zenean "unibertsitatetik ezagutzen dut, hizkuntza ezaguna da bere bakantasunagatik!" esan digu. Eskerrik asko Saul, huirrengo elkarrizketa euskaraz!"