ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaolak 5 urte

01/10/2019

5 urteotan, gure lagunak, gure altxorra

Albaola Itsas Kultur Faktoriak gaur bost urte betetzen ditu eta urteotan egindako bidean gure ondarerik preziatuenetakoa egindako harremanak, lagunak eta zubiak dira. Sarean lan egitea, parte hartzea sustatzea eta eguneroko lanean jendearen berotasuna sentitzea dira bide honek gugan utzi dituen altxorrak. Egun hauetan ere hainbat lagunen opariak jaso ditugu, eta guk hemendik eskertu besterik ezin dugu egin zuen bultzada. Horrela urte askoan jarraituko dugula ziur gaude! Gure ontziaren haizea zarete!

Eskerrik asko Pasaia Donibaneko Bitxu's ileapaindegiko Javi eta Txus bi Txo zoragarriengatik eta mila esker Xose Iglesias zure arteagatik eta poesiagatik.

a