ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Encontro de Embarcacións Tradicionais, A Guarda

15/7/2019

ALBAOLA EUSKAL ITSAS KULTUR ONDAREA AURKEZTEN ARI DA A GUARDAN OSPATZEN ARI DEN ONTZI TRADIZIONALEN XIV. TOPAKETAN

Albaola Itsas Kultur Faktoria bi urteetan behin Galizian ospatzen den Ontzi Tradizionalen topaketan (XIV Encontros de Embarcacións Tradicionais) parte hartu du. Euskal itsas ondarea sustatzea eta galiziarrekin adiskidetasuna eta lankidetza lokarriak indartzea du helburu. Duela bi hamarkada hasi zen Albaola eta topaketa hauen arteko hartu-emana eta, gaur egun, osasun ezinhobea du erlazio honek.

Ibiltaria den ontzi topaketa honek A Guardan izan du geldialdia aurten eta uztailaren 11ean hasi eta, uztailak 14 igandean, izango du itxiera ekitaldiak. Albaolaren helburuen artean, 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era ospatuko den Pasaia Itsas Festibala promozionatzea da, euskal itsas kulturarekin batera. Gogoratu dezagun aurreko urteko Itsas Festibalean galiziarrak izan zirela ohorezko gonbidatuak.

Albaola lurreko presentzia stand batekin eta sokagintza makinarekin bete zuen, San Juan baleontziaren sokak egingo dituena. Itsasoan Arditurri, XIX. mendeko potina eta Ameriketatik, euskal diasporaren diru-laguntzarekin eratutako trainera izan dira protagonistak. Sokagintza makina, hondarribian sortu eta euskal azken sokagintza makinaren erreplika bat dena, Aprendiztegi, Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolak egin du, datorren ikasturterako sei aprendiz berri jasoko dituena.

Nabigazioan, Ameriketatik eta Arditurrin, Albaolako 26 bolondresak eta lagun galiziarrak aritu ziren arraunean elkarrekin. Larunbatean, hain zuzen ere, 2017an Miño ibaiaren bokalean, Naomh Gobnait ontzi tradizionalean heriotza aurkitu zuen Danny Sheehy poeta irlandesari omenaldia egin zioten arraunak altxatuz eta isiltasuna gordez, Albaolaren lagun ona zen honen memoriari errespetua eta estima erakutsiz.

Albaolak Danny Sheehyri egindako bideo omenaldia

:Albaola A Guardan, Galizia