ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SAN JUAN baleontziaren erakusketa Miarritzen

26/6/2019

'San Juan baleontzia' erakusketa Biarritzeko mediatekan

NOIZ: Ekainaren 20tik uztailaren 27ra
Albaola eta Miarritzeko udalaren arteko elkarlana.

ERAKUSKETA

Ternuan hondoratutako San Juan baleontziaren ontzi hondakiaren 5 metroko maketa, "Maribeltz" euskal batel tradizionala eta 1689an Pierre Detxeberri edo Dorre donibandarraren Ternuako maparen kopia oinarri ditu erakusketak (originala Parisen da). Bale ihiziak Euskal Herrian ukan eraginaz jabetzeko parada eskaintzen du hitzorduak. Bisita gidatuak posible dira aurretik erreserba eginez.

Ondorengo datak ere kontutan izan:

HAURRENTZAKO

  • Uztailaren 10ean (10:30etan): Haurrentzako irakurketak, balearen munduan oinarriturik.

HITZALDIAK

  • Uztailaren 18an (18:00etan): Jon Maia bertsolari eta idazlearekin, Ternuan egin zuen  bidaia oinarri. Eusko ikaskuntzarekin partaidetzan. (Miarritzeko mediatekan)
  • Uztailaren 26an (18:00etan): Mikel Leoz, Albaolako hondare teknikaria,  Albaola proiektuaz. (Miarritzeko mediatekan) 

Biarritzeko mediateka

2, Ambroise Paré karrika, 64200 Biarritze

05-59-22-28-86

info +: www.mediatheque-biarritz.fr

EXPOSICIÓN ALBAOLA EN BIARRITZ BALLENERO SAN JUAN