ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaola jarduera onen eredu Kroazian

11/6/2019

Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Faktoriako presidentea Betinan (Kroazia) izan da "25th Mediterranean Maritime Heritage Forum"ean Albaolaren proiektua eta eredua azaltzen hainbat herrialdetako itsas ondare eta kultur erakunderen eta ordezkariren artean. Jardunaldi hauek European Maritime Heritage erakundeak eta Mediterraneoko Itsas Museoen elkarteak antolatu zuten. Jardunaldi hauetan hitzaldiak eta mahai-inguruak burutu dira eta bertako ontzi tradizionaletan ere nabigatu dute Kroaziara bertaratutako itsas eragileek. Burututako ekimenen artean, itsas ondarearen kaiaren inaugurazioa azpimarratu behar da eta Kroaziako kultura ministroaren bisita ere izan zuten.