ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Gogoratzen? Apaizac Obeto espedizioa

06/6/2019

2006ko ekainak 5ean, uretaratu ginen Quebec hirian, San Lorentzo ibaian Apaizac Obeto espedizioari hasiera emanez. 41 egunetan 1000 milia baino gehiago egin genituen Beothuk balea txaluparekin, arkeonabigazioan. Helburua, gure eta munduko itsas historiaren pasarte hura ezagutaraztea eta gure itsas ondarearekiko arreta piztea. Red Bayraino eraman genuen Beothuk San Juan baleontziaren balea txalupetako baten erreplika, han hondoratu bait zen baleontzia. Espedizio hartatik sortuko ziren Apaizac obeto liburua (elkar) eta Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira dokumentala, Orio produkzioakek -ek ekoiztua. 
Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisitan balea txalupa ikusi dezakezue eta baita espedizioko argazki handiak, dokumentalaren proiekzioa eta erabilitako arropak eta zenbait objektu eta tresna ere. Apaizac Obeto liburua ere bertako dendan aurki dezakezue.

Espedizioari eta Ipar Atlantikoko euskaldunen balea arrantzari buruzko hitzaldiak ere ematen ditugu.

Informazio gehiago eta bisitak erreserbatzeko: 943 943 39 24 26 eta bisitak@albaola.com

Dokumentalaren trailerra ikusteko: https://vimeo.com/19658373