ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaola Semaine du Golfe du Morbihan-en

19/6/2019

ALBAOLA, EUSKAL ITSAS KULTURAREN ORDEZKARI MOR BIHAN-GO GOLKOAREN ASTEAN

Beste behin, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Europako jaialdi garrantzitsuenetako batean euskal itsas ondarearen ordezkaria izan da helburu bikoitzarekin:  euskal ondarea bultzatu eta Pasaiako Itsas Festibalaren hurrengo edizioa antolatzeko lankidetza harremanak sortu.

Mor bihango jaialdia itsasontzi tradizional adierazgarrienak biltzen dituen hitzordu garrantzitsuenetako bat da. 2020ko Pasaia Itsas Festibalaren promozioak aurreikuspenik onenak gainditu ditu eta duela 20 urte baino gehiago hasi zen Albaolaren lana berretsi du, Frantziako itsas ondare agenteekiko lankidetza harremana indartu eta elikatuz. 

Itsasoan, Ozentziyo atunaria eta Ameriketatik trainerua izan dira ordezkari, Donostiako portuko azken arrantza-ontzi tradizionala bata, eta Albaolak, euskal diasporaren laguntzarekin  Estatu Batuetan eraikitako XIX. mendeko arrantza trainerua bestea. 25 bolondresek baino gehiagok osatzen duen eskifaia Vannes hiriko portuan kokatutako stand-a dinamizatzeaz arduratu da. Bertan, San Juan naoaren sokak nola egiten dituzten erakutsi dute, Hondarribiko azken sokagilearen kopia batean oinarrituriko sokaginza makina erabiliz. Ikusmin handia sortu duen jarduera dela aipatu beharra dago.

David Robo, Vannes-eko alkateak eta Aime Kergueri, festibaleko lehendakariak, euskal stand-ari egindako bisitan euskal arrazako txerri hazkunde ekoizpenetik datorren Pierre Oteizaren urdaiazpiko bat jaso dute opari.

La Grande Parade izeneko ekitaldia jaialdiaren egun handia izan da. 1.500 itsasontziek hartu zuten parte desfile honetan eta Ozentziyo ontzia aukeratu zuten festibalaren organizatzaileek, desfileaz gozatu eta koordinaketa lanak egiteko. Keinu honek erakusten du, beste behin ere, Europako Itsas Festibal ospetsuena den honek Albaolarekin duen erlazio paregabea, baita euskal itsas ondarearekiko eta Pasaia Itsas Festibalarekin duten konpromezuaz ere.

 

albaola en la semaine du golfe du morbihan

La Semaine du Golfeko antolatzaileak Xabier Agote, Albaolako presidentea eta Pasaia Itsas Festibalaren zuzendariarekin, eta Maitena Salinas, Pasaia Itsas Festibalaren koordinatzailearekin batera La Grande Paradean.

albaola semaine du golfe du morbihan