ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

RPK S coop eta Albaolaren arteko kolaborazio berria

16/5/2019

RPK S. Coop kooperatiba arabarra 2015etik Albaolaren babeslea da eta aurten elkarlan berri bat jarri du abian. RPK enpresa arabarrak zumitz konformatuak eta erresorte teknikoak egiten ditu, biak ere zailtasun teknologiko handikoak, eta lan kooperatiboan oinarritzen da. Duela 45 urte sortu zen Gasteizen, gaur egun Amerika, Asia eta Europan ezarrita dago. Iaz RPK-k “Enpresa Solidario Arabarra” saria jaso zuen proiektu sozialei egindako ekarpenengatik, horien artean Albaola elkarteari egindakoa, eta gero eta ezagunagoa da gizarte eraldaketarekin eta lurraldeko Garapen Jasangarriko Helburuekin duen konpromisoagatik, eta lurraldean gero eta erreferente kooperatibo ezagunagoa da.

Enpresak duen gizarte eremuko ildoan sakonduz, burutzen dituen gizarte izaerako ekimen guztiak kudeatuko dituen batzorde bat sortu du, kooperatiba osatzen duten pertsonen ordezkaritza batez osatua. RPK-k Albaolarekin duela 4 urtetik duen harremana dela eta, batzorde honi hasiera Pasaiako Itsas Kultur Faktorian ematea erabaki du, besteak beste Josu Etxeberria RPKko zuzendariaren eta Leire Ortiz de Guevara Gizarte kudeaketa, Kultura kooperatiboa eta Komunikazio arduradunaren presentziarekin. Testuinguru honetan, Albaolan ekitaldi bat burutu da RPKko langile eta bazkideekin  eta Albaolako kideekin. Bertan, gizarte eraldaketarako kudeaketari buruzko tailer bat eta faktoriari bisitaldia egin dira eta San Juanaren ondoan babesletzaren berriztapena gauzatu da.

2018an Xabier Agote eta Enara Novillo, Albaolako presidentea eta Komunikazio arduraduna hurrenez hurren, RPKren egoitzara joan ziren Aklbaolaren proiektua aurkeztera kooperatibako lagun guztiei emnadako hitzaldi ireki batean. Era honetan bertaratutako publikoari Pasaiako ekipamendua bisitatzeko eskaintza egin zitzaion, itsas eremutik harago doazen gizarteratzea eta sinergia berriak lortzeaz gain.

2019an RPKrekin duen akordioa berritzeak Albaolaren proiektua indartzen du eta itsas kulturari eta ondareari lagundu nahi dioten enpresa pribatu eta norbanakoentzat zabalik jarraitzen du.