ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Museoen Nazioarteko eguna: 2x1 larunbat eta igande arratsaldean

15/5/2019

Asteburu honetan, maiatzak 18 eta 19an, larunbat eta igande arratsaldean 2 sarrera 1en prezioan eskuratu ahal izango dira Albaola Itsas Kultur Faktorian, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta. Animatu!!

*Gogoratu ordu bete inguru behar dela Faktoria bisitatzeko eta beraz, sarrerak beranduenez 17:00etan erostea gomendatzen dizuegu. Bestalde, salneurri desberdinekoak erosi behar izanez gero (arrunta, erretiratuak, haurrak, ikasleak, murrizketa bereziak...)  beti tarifa altuenaren prezioa aplikatuko zaio 2x1 promozioari. 

Antolatu zure bisita: http://www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa