ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Astero Landetatik Albaolara, plazerez

09/5/2019

Jean Marie Przybyhski 2015ean hasi zen Albaolara boluntario gisa etortzen. Bordelen jaioa da baina Landetan, Saubrigues herrian bizi da eta handik etortzen da, ostegunero, Albaola Itsas Kultur Faktoriara. Hendaiatik belaontzi batean etorri zen bisitan eta bertan jakin zuen boluntario izan zitekeela. 43 urtetan arotz gisa lan egin zuen erretiroa hartu aurretik, eta Albaolan bere bi pasioak batu ahal izan ditu itsasoa eta zura, plazerez. Albaolatik gehien giroa gustatzen zaio, "familia handi bat da hau" esan digu. "Niretzat pribilejio bat da, honelako proiektu batean laguntzeko onartua izatea" aitortu du. Baita guretzat ere zu gurekin izatea Jean Marie! Eskerrik asko!