ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

PIHER, BABESLE BERRIA AINTZINAKO LANBIDEARENTZAT

02/5/2019

Albiste onak ezagutza teknologikoaren transmisioarentzat ontzigintza tradizionalaren eremuan. Piher erreminta enpresa errioxarrak beste urtebetez berritu du Albaolarekin hartutako konpromisoa eta Albaolaren hornitzaile eta Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolako babesle izaten jarraituko du.

Piher lokailu erraminteb diseinuan eta fabrikazioan aritzen den  Errioxako enpresa bat da. Familia enpresa modura sortu zen duela berrogeita hamar urte eta gaur egun bost kontinenteetan hedatuta dago.

Piherrek babesle bezala Albaolarekin bat egitea erabaki zuen 2018an, Albaolak berreskuratutako lanbideen bakantasunagatik eta elkarteak dituen proiektu desberdinetan egiten den arotz eta lokailu erraminten gorengo mailako erabilera dela eta.

Urte horretatik da Albaola proiektuaren erraminta hornitzaile eta, zehazki, Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskolarena. Erraminta hauek Albaolak Pasaaiko Itsas Kultur Faktorian burutzen dituen beste hainbat proiektutan ere erabiltzen dira. 16. Mendeko San Juan baleontzia, gaur egun eraikuntza prozesuan dagoena, bere garaiko teknologiaren eta erramuinten erabileraren erakusgarri nagusia da. Bere berreraikuntza gaur egun mundu osoan erreferentziala bihurtu da eta UNESCOren babesa duen ontzi eraikuntza bakarra da.

Beraz, Albaolak bere proiektuen bidez aukera berezia eskaintzen du  enpresa eta proiektuen balioa indarrean jartzeko.

Albaolak 2017an jarri zuen abian nazioarteko eskola eta aurten bigarren promozioa gehitu zaio lehenengoari. Mundu osotik etorritako ikasleek osatzen dute eskola eta guztira 3 urteko goi ikasketa ziklo integrala burutu behar dute. Eskola dohainik da eta ikasleei motibazioa eta konpromisoa eskatzen zaie eta, beraz, are garrantzitsuagoa da enpresa babesleen kolaborazioa belaunaldi berrien formakuntza proiektu honen bideragarritasunean laguntzeko. Eskola honetan ikasleek ondare balioa duten ontziekin lan egiten dute eta  ontzigintza tradizionalaren lan eremu guztietan aritzen dira. Duela gutxi eskolan eraikitako hirugarren ontziaren botadura ospatu zuten Albaolan, Ezekieltz izeneko euskal batel tradizionalarena hain zuzen ere.

Piherreko zuzendaritzako kideak eta hainbat langile izan dira gaur Itsas Kultur Faktoria bisitatzen eta Aprendiztegiko ikasleekin ere egon ahal izan dute, euren esperientzia eta euren lanak bertatik bertara ezagutzen. Berriztutako akordio honi esker lokailu erraminten Errioxako enpresa honek Aprendiztegi eskola hornitzen jarraituko du.Albaolarentzat oso garrantzitsua da Piher enpresarekin duen akordioa mantentzea, ontzigintza eskolaren proiektuak eta desagertze zorian egon diren antzinako lanbide hauen transmisioak aurrera jarraitzeko berme bat izanik. Esku berriek eraman ahal izango dute iraganetik jasotako jakinduria guztia etorkizunerantz.