ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Korrika Albaolan!! boga euskara!

15/4/2019

Bukatu berri den Korrika berezia eta ederra izan da Albaolarentzat. Batetik, "Euskaraz aro berriari klika" ekimena aurkeztu  zen gure Itsas Kultur Faktorian eta 30 eragilek konpromiso bat sinatu zuten euskararekin. Bestetik, Korrika Faktoriara sartu da aurtengoan ere,  lekukoaren atzetik ehunka pasaitar etorri zirela. Saulek, euskara ikasten ari den Aprendiztegi ontzigintza eskolako ikasle italiarrak eraman zuen lekukoa, Eider gure gidariariekin batera.  Eskerrik asko Korrika, hemen beti izango du gure hizkuntzak ontzi bat munduratzeko!