ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

EHUS SAREA DEUSTUKO UNIBERTSIATEAN BILDU DA

29/3/2019

Euskal Herriko UNESCO Sarearen 5. topaketa izan da Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campusean.

Ekintzak ezagutzera ematea eta EHUS MAGAZINE aldizkari berria izan dira gairik nagusienak.

19 dira EHUS sarera bilduta dauden erakunde publiko eta pribatuak: PEA sareko eskola elkartuak, liburutegi elkartuak, UNESCO katedrak, UNESCO Zentro eta Klubak, UNESCOk aitortu dituen Eremu Naturalak, Ondare Unibertsalak diren Eremuak eta Diseinuaren Hiri Sortzailea.  Borondatezko lan eta lankidetza sare bat da, UNESCOrekin eta euskal gizartearekin lotuta dauden erakundeen topagune izateko sortua eta balio humanistikoak sustatzeko ardura duen,: bakearen kultura sendotzea, pobrezia errotik eraustea, garapen jasangarria eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, besteak beste.

Deustuko Unibertsitatean izan zen, 2014an, Sarea sortu zuen topaketa, UNESCO Etxeak sustatuta. Aurten, 5. biltzarra Giza Baliabideen Prestakuntzarako UNESCO Katedraren sorreraren 25. urteurreneko ospakizunen barruan hartu du Unibertsitateak.

Ekitaldiari Juan Jose Etxeberria Sagastumek eman dio hasiera, Deustuko Unibertsitateko Elkarteko errektoreordeak. Unibertsitatearentzat elkarlanak duen garrantzia azpimarratu du, eta hala dagoela jasota gogorarazi du duela gutxi aurkeztu den Deusto 2022 Ekimena Plan Estrategikoan - Transforming our world together / Mundu berri baten alde elkarlanean / Personas que transforman el mundo" . Eta eskerrak eman dizkie bertaratu diren erakunde guztiei parte hartzeagatik.

Hitzaldiaren ondoren hasi da EHUSeko kideen biltzarra, 2018an zehar egin diren jardueren laburpenarekin. 5. biltzar horretan aurkeztu eta onartu dira 2019rako plana eta helburuak. Azpimarragarria da EHUS Magazine aldizkari berria, paperean eta formatu digitalean plazaratuko den zabalkundeko argitalpena, Sareari agerikotasuna emango diona, baita Sareko erakunde bakoitzaren helburu eta jarduerei ere.