ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SOKAGILE BOLUNTARIOAK: ZUEKIN HARIA EZ DA ETENGO!

30/4/2019

Amaia Munilla, Angela Goyoaga eta Cristina Hernandez  itsasoarekiko pasioak batzen ditu eta Donostiako Bela Eskolatik ezagutzen dute elkar. Astero Albaola Itsas Kultur Faktoriara etortzen daramatzate azken hilabeteak. Boluntario gisara, sokagintza ikasten ari dira. "Nire semea Albaolan boluntario zebilenean izan nuen honen berri" esan digu Angelak. Amaiak dioenez "lehen beti hemendik pasatzen nintzen eta orain bertan nabil, eta ikasi, ezagutu eta partekatu dezaket" Cristinarentzat "hau ikasteko aukera paregabea da, itzela". "Hainbeste aldiz eskutan izan duguna, itsasontzietako soka, orain guk egitean, beste dimentsio ikusten duzu" esaten digute, "jatorriraino bidaiatzea bezala da". Eguraldia lagun badute, asteazkenero eguerdi aldera ikusiko dituzue Faktoria aurrean, sokagintza biziberritzen. ESKERRIK ASKO HIRUOI !!