ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Laponiarrak Albaolan! Martxoak 23 larunbata Bertso saioa + Arrastoan dokumentala

20/3/2019

Laponiako Sami talde bat Euskal Herrian dabil hainbat topaketa burutzen Laponia eta bere kultura ezagutarazteko. Topaketa horietako bat Albaola Itsas Kultur Faktorian burutuko da. Josu Iztueta abenturazale tolosarra   da ekimenaren sutatzaile nagusia.

NON: Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian (https://labur.eus/FJuOf). Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

NOIZ: martxoak 23, larunbata, arratsaldeko 18:30etan

SARRERAK: doan. 18:00etatik aurrera Faktoria ireki egingo da aforoa bete arte (ezin da aurretik erreserbatu).

EGITARAUA:

*18:00-18:30 Albaola Itsas Kultur Faktoriako ateak zabalduko dira. Sarrera doan, aforoa bete arte.  

*18:30 Euskal Herria eta Laponiako inprobisatzaileen bertso saioa:

  • MAIALEN LUJANBIO + BEÑAT GAZTELUMENDI bertsolariak
  • URSULA LÄNSMAN + TUUNI PARTTI Laponiako joik inprobisatzaileak

*19:15 “Arrastoan” DOKUMENTALA Pablo Dendaluze zuzendariaren presentziarekin.     

*20:00 EKITALDIAREN AMAIERA