“Ondarea bihotzetik. Enrique Lekuonaren landa koadernoak” izeneko erakusketa ikusgai dago gure Itsas Kultur Faktorian HONDAEkin, hots, Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkartearekin elkarlanean antolatua. Enrique Lekuona itsas ingeniaria izan zen lanbidez eta artista ere bazen, beste jarduera askoren artean, baita Albaolako boluntarioa ere. Aldi baterako erakusketa honek Enrique Lekuonak egindako 31 margolan erakusten ditu, gehienbat ondare gaiekin eginikoak, eta museoko sarreraren ohiko salneurriaren barne ikusi ahal izango da. Beti izango zara gure ontzientzat haizea Enrique!