ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea

27/2/2019

Euskadiko itsas bazterreko ondare kultural eta naturala balioan jarri eta sustatzeko helburuaz eta baita, Sareko zentroak eta beraien eskaintza aurkezteko, martxoan Kostaldeko Museoen Hilabetea ekintza-programa burutuko da. 

Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisitaldi gidatu bereziak, doako sarrerak, eta abar.

Jarduera batzuk hilabete honetarako bereziki antolatu dira. Albaolan esaterako, bi egunetan haurrentzako tailerrak egingo ditugu: Martxoak 9 eta 23an, "Nabigaziorako pistak". Tailer hauetan, haurrei itsasoan galdu gabe nabigatzeko erramintak emango dizkiegu, esaterako izarrekin bidaiatzen ikasteko. 

Argi ibili eta gorde zure lekua!

www.losmuseosdelacostavasca.eus/programa-actividades/?lang=EU