ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaola Les Sables d'Olonnen: Itsas ondarearen jardunaldiak

21/2/2019

Martxoak 1 ostiralean, Xabier Agote Albaolako presidenteak hitzaldi bat eskainiko du Les Sables de Olonne-n (Frantzia) OPCI (Office du Patrimoine Culturel Immatériel) erakundeak antolatutako ondare inmaterialari buruzko jardunaldi batzuetan, beste hainbat aditurekin batera. Hitzaldi honetan Albaola eredua eta San Juan baleontziaren proiektu zientifikoa aurkeztuko ditu, ezagutzaren transmisiorako tresna gisara eta tokiko garapen ekonomikorako faktore bezala.