ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Galizian izan gara GALP-en jardunaldietan

21/2/2019

GALP (Itsas Garapenerako Elkartea)  Europako Itsas eta Arrantza diru laguntzen kudeaketarako erakundea da. Bertako promotoreentzat gizarte eta ekonomia intereseko ekimenentzat finantzaketa bilatzen duen bitartekaria da eta tokian tokiko jarduera ekonomikoak eta zerbitzuak sortzeko edo hobetzeko proiektuak finanziatzen ditu. Bertako biztanleriaren ekimenak sustatzeko, Noian (Galizian) jardunaldi bat antolatu zen arrantza, turismoa eta itasa ondarea barne hartzen duten eta espainiar estatuan arrakasta duten proiektuak aurkezteko. Albaolatik Erme Pedroso gure gerenteak hartu zuen parte, gure eredua azalduz, itsas ondarea garapen faktore gisa ulertuta. Jardunaldi interesgarria, Pasaiako gure esperientzia azaltzeaz gain eta itsas eremuan aritzen diren beste eragile batzuenak ezagutu ahal izan ditugu.

Moitas grazas!