ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Otsailean bisita gidatu bereziak: Emakumeen papera 16. mendeko industrian

12/2/2019

Otsaileko 8 egunetan bisita gidatu bereziak egin ahal izango dira Albaola Itsas Kultur Faktorian. Bisita honetan 16. mendean emakumeak Euskal Herriko itsas industrian izandako funtzioan jarriko dugu arreta nagusia eta beraz, bisitariari gure itsas historiaren ikuspegi jakin hori eskainiko zaio. 

Ternuan bale ehiza burutzen zen bitartean hemen egiten ziren lanetaz hitz egingo dugu bereziki. Lan eta ardura hau emakumeen esku zegoen eta ezer gutxi hitz egin da ofizio hauei buruz. Gure helburua da emakumeen lanak izan duen garrantziaz jabetu araztea, balorean jartzea eta begirada zabaltzea, honela Euskal Herriko itsas historia osotasunean ulertzeko. Bisitaldi berezi honetarako lekua aurrez erreserbatzea gomendatzen da plaza mugatuak baitaude.

BISITA EGUNAK
EUS _ ES
12 _ 13 - 17:00
19 _ 20 -17:00
23 _ 24 -17:00
26 _ 27 -17:00

ERRESERBAK EGITEKO: bisitak@albaola.com -era idatzi edo 943392426 telefonora deitu.