ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

ONTZIGINTZA ESKOLA PROFESIONALEAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

03/1/2019

EGURREZKO ITSASONTZIAK ERAIKITZEN IKASI NAHI DUZU?

 

Albaolako ontzigintza eskolaren 3. promozioa 2019ko irailean hasiko da eta izena emateko epea zabalik dago OTSAILAREN 1a arte. 6 TOKI besterik ez daude, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian kokatuta dago, dohainik da eta 3 urteko formakuntza integrala da.

 

ZER DA APRENDIZTEGI ONTZIGINTZA ESKOLA?

 

2017an jarri genuen abian Albaolan Aprendiztegi Lance Lee Nazioarteko Ontzigintza Eskola Tradizionala, zurezko ontzigintzaren transmisioa eta formakuntza bermatzen duen eskola berria eta berritzailea. Guztira, 3 urteko zikloa da eta ondare balioa duten ontziekin lan eginez, esperientzian oinarritutako kalitatezko formakuntza integrala eskaintzen du Aprendiztegik. Bertako ikasleekin batera mundu osoko ikasleak ari dira jada eskolan: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika, Grezia, Amerika…

 

ZEINTZUK DIRA APRENDIZTEGIREN BEREZITASUNAK?

 

  • 3 urteko goi mailako formakuntza integrala ematen duen eskola bakarra munduan.
  • Ontziaren fase guztiak egiten ikasten dute ikasleek.
  • Ontzigintzan adituak diren profesionalen ondoan ikasten ari dira egunero.
  • Eskola bakarra non tamaina handiko itsasontziak eraikitzen diren. 
  • San Juan baleontzian lan egiten dute, UNESCOren babesa duen itsasontzi bakarra munduan.
  • Mota guztietako ontziak eraikitzen ikasten dute, hau da, ondare balioa duten ontziak eta egurrezko ontzi modernoak, teknika zaharrak eta berriak ikasiz.
  • EEUUko Lance Lee-k sortutako “The Aprenddiceshop” eskolaren eredua jarraitzen duen eskola.
  • Erakuslehio bat: Albaola ontzigintzan eta itsas ondarearen arloan mundu mailan ezaguna da, harreman sare zabala dauka eta estatu mailako nahiz nazioarteko hedabideetan oihartzun handia du. (ikus 2018ko NATIONAL GEOGRAPHIC)

  • Bisitagarria: Albaola Itsas Kultur Faktoriatik 63.000 bisitari inguru pasatzen dira urtean; ikasleek unibertso turistiko-ekonomiko baten parte izaten ikasiko dute.
  • Nazioarteko ontzigintza eskola da, euskal identitate eta historia itsastarra indartsua duen kultura batean kokatuta. Bertako ikasleekin batera mundu osoko ikasleak ari dira jada eskolan: Espainia, Frantzia, Italia, Belgika, Grezia, Amerika…
  • Ondare balioa duten ontzietan nabigatzeko aukera ematen duen eskola
  •  

IZEN-EMATEKO 3 PAUSO:

 

INFORMAZIO GUZTIA ondorengo esteka honetan duzu:

 

www.albaola.com/eu/site/ontzigintza-eskola

 

HARREMANETARAKO:

 

(+34) 943392426 / aprendiztegi@albaola.com 

ONTZIGINTZA ESKOLA ALBAOLA PASAIA