ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Gabonak Albaolan

21/9/2018

Museo-Ontziolan “Altxorraren bila” prestatu dugu haurrentzat Eguberrietako oporretarako, euskal itsas ondarean oinarritutako jolasa.

Iaz izan zuen arrakasta ikusirik aurten ere Albaola Itsas Kultur Faktorian haur eta familientzako eskaintza errepikatzea pentsatu dugu. Beraz, aurten ere gabonetan euskal ontzigintzarekin eta itsas jarduerekin erlazionatutako jolas berezia egongo da hurbiltzen diren familientzat.

Altxorraren bila pista joko bat da eta familian egin daiteke. Sarrerarekin batera eskainiko zaie Faktoriara bertaratzen diren haurrei. Museorako sarrera erostean haur bakoitzak altxorren mapa bat jasoko du eta Faktorian egindako bisita ibilbidean zehar bete beharko da. Mapako protagonista Txo Mik Mak txikia da, eta honek gidatutako pistak jarraituz eta erronkak gaindituz, haurrek mapako mezua deszifratzea lortu beharko dute. Era honetan, jolasaren bidez haurrak itsas kulturara hurbiltzeko bidea eman nahi diegu Albaolan.

Jarduera hau eguberrietako egunetan zehar egin ahal izango da, abenduaren 22tik urtarrilak 5era, museoaren neguko ohiko ordutegiaren barruan: 10-14 / 15-18.

  • Ez da aurretiko erreserbarik egin behar eta jolasa lau hizkuntzatan egongo da eskuragarri (eu, es, fr,en)
  • Beharrezkoa izango da haurrak heldu batek lagunduta joatea

Albaolarentzat itsas ondarearen transmisioa funtsezko helburuetako bat da eta hori da jolas honen xedea ere.

Bestalde hauek dira Faktoria itxita egongo den egunak, eguberrietako egutegiaren arabera:

Abenduan 24,25 eta 31ean itxita egongo da eta, urtarrilean berriz, 1ean eta 6an.

Ondo pasa!