ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

Albaolaren eredua astebetez aztergai

21/11/2018

ADITU FRANTSESEK ALBAOLAREN EREDUA AZTERGAI

Itsas ondarean adituak diren 25 pertsona Pasaiara ailegatu dira gaur Albaolaren eredua aste betez ikertzeko asmoz. Testuingurua: Aventure Pluriel elkarte frantsesak antolatutako “MARINA, itsas ondarearen eragileak prestatzeko eta sendotzeko formakuntza” kongresua hain zuzen.

Aventure Pluriel Val de Cagneseko (Frantzia) elkarte bat da, mediterraneoko itsas ondarea babesteko sortu zen 1995ean eta 300 kide baino gehiago ditu. Bere ontziolan Marsellako ontzi tradizionalak zahar berritzen dira, ontzi txikiak zein belazko ontzi handiak. Zaharberritze lanak eta nabigazio tradizionalak dira bere jarduera nagusiak. Horrez gain, Frantzia mailako zein nazioarteko hainbat foro eta itsas jaialditan hartzen du parte. Kongresuan 25 adituk hartuko dute parte: itsas ondareko eragileak, arotz ontzigileak eta administrazio kontseiluko kideak, besteak beste.

Elkarteak laguntza europearra lortu du (ERASMUS + programatik) frantziako 25 adituei Albaolaren eredua ezagutarazteko, horietako gehienak itsas ondareko agenteak eta ontzigileak dira.

Kongresuaren helburua Albaola Elkartearen ibilbide historikoa ezagutzea da, azkeneko 20 urte luzeetan egindako jarduerak, bere funtzionamendu eredua, bere lan taldea, boluntariotza eta babesletza programak ezagutu (azken honetan interes berezia dutelarik, babesteko sortutako bideak aztertzeko eta enpresak babestera bultzatzen dutena ikusteko hain zuzen), inguruan izandako inpaktua, bere jarduerak eta proiektuak (Faktoria ontziola-museoa, euskal ontzi tradizionalen eraikuntza, Ozentziyo atunontzia, ontzigintza eskola, ikerketa proiektuak…), etorkizuneko planak eta abar.

Hori deta eta, 15 hizlarik (gehienak Albaolako taldea osatzen dutenak), euren gaiak aurkeztuko dituzte Albaola bere osotasunean ezagutu ahal izateko, bisita gidatuak burutuko dira (Albaola Itsas Kultur Faktoriara, Pasaiako badiara, APRENDIZTEGI ontzigintza eskolak eraikitzen ari diren ontzietara eta jada Albaolak aurretik eraikitako ontzi tradizionaletara, aken hauetan gainera nabigatuko dutelarik).

Itsas ondarearen eragileei bideratutako kongresu hau harreman berriak eraikitzeko aukera paregabea da eta zubi berriak eraikiko dira Kantauri  eta Mediterraneoaren arteko itsas lotura berri bat sortzearren.

foto equipo expertos en albaola