ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SAN JUAN BALEONTZIAREN XUKATZE PONPAK BABESLEA DU

14/9/2018

KSB ITUR Spain S.A San Juan baleontziaren babesle zerrendari gehitu zaio, izan ere, Albaolan gure proiektuarekin  16. mendeko teknologia, bere erabilera eta ezagutza jartzen ditugu  balorean eta, horrez gain, baita euskal gizartearentzat eta bere garapen ekonomiko eta sozialarentzat izan zuen garrantzia ere. KSB ponpa, balbula eta zerbitzuetan espezializatutako konpainia da, fluidoen garraioa beragan hartzen duten aplikazio ia guztientzat bonbak eta balbulak fabrikatzen munduko liderretako bat. KSB ITUR Spain S.A.-k ponpa eta balbula aukera zabala eskaintzen du ia aplikazio bakoitzarentzat. Injinerutzan esperientzia handia eta zerbitzuen eta ordezko piezen soluzioak neurrira eskaintzeko gaitasuna du. KSB-k Albaolan  ditugun berreskurapen, garapen  eta promozio baloreekin bat  egiten du eta bere egungo enpresa jarduerari sinbolikoki lotutako pieza bat babestea erabaki du: San Juan baleontziaren xukatze ponpa. Honela, Albaolan historia egiten jarraitu ahal izatea ahalbidetzen duen kolaboratzaile taldeari gehitzen zaio.

San Juanaren xukatze ponpa

San Juanaren xukatze ponpa pago- enbor bakar batez egina zegoen; beheko muturra gilaren gainean bermatzen zen, eta goiko muturra kubierta nagusiaren gainetik 70 bat cm goratuko da. Enbor hori barrutik zulatuta dago bere luzera osoan; zulo horrek 120 mmko diametroa du. Horren barruan 40 mmetako zurezko haga zilindriko bat dago; haga horren beheko muturrean larruzko disko batzuk estuki lotuta daude. Goiko muturra ez da aurkitu, baina bertan haga gora-behera mugitzeko palanka bat izango zela uste da. Larruzko disko horiek pistoi malgu bat osatzen zuten; beheranzko mugimenduan itsasontzi barruan egon zitekeen uretan murgiltzen zen, eta goranzkoan ura altxatzen zuen. Ura goiko kubiertaren mailara iristerakoan alboan egindako zulo batetik irteten zen eta adala izeneko zurezko kanaloi horizontal batean erortzen zen; handik ontziaren alde batetik zein bestetik erortzen zen ponpatutako ura. San Juanaren saskarrean arkeologo kanadiarrek ponparen beheko muturra aurkitu zuten; besteak beste, urpeko arkeologian aurkikuntza garrantzitsua izan zen, eta 16. mendeko itsasontzien elementu garrantzitsu horren adibide esanguratsua da.

Pieza honen babesletzaren eta akordio honen gauzaketa Albaola ITsas Kultur Faktorian egin da sinbolikoki eta KSBtik Joakin Lopetegi eta Iñigo Artetxe izan dira eta Albaolatik berriz, Xabier Agote presidentea. KSB ITUR Spain S.Arekin lortutako akordioari esker Albaolak babesle honekin duen harremana sendotzen du eta lankidetza eta ekarpen berrietara zabalik jarraitzen du. Eskerrik asko!