ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

IKASLE BERRIEKIN ABIATU DUGU ONTZIGINTZA ESKOLAREN BIGARREN URTEA

10/9/2018

Iaz jarri genuen abian Albaola Itsas Kultur Faktorian Lance Lee Aprendiztegi Nazioarteko Ontzigintza Eskola, Euskal Herriko lehenengoa, zurezko ontzigile lanbidean formakuntza eta transmisoa bermatzeko. Aurten eskola hazi egin da eta bigarren ikasle promozioa gehitu zaio iazkoari. Munduko hainbat lekutatik eman dute izena: Grezia, Italia, Belgika, Frantzia eta abar. Lance Lee, Estatu Batuetako maisu ontzigile aintzindariaren izena jarri genion eskolari omenaldi gisara.