ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SUPER AMARAK SAN JUAN baleontziaren bebesletza berritu du beste urtebetez

17/7/2018

SUPER AMARAk, banaketaren sektoreko enpresa gipuzkoarrak, San Juan baleontziaren eraikuntzari bultzada berri bat eman dio

SUPER AMARA 1982. urtean Amara auzoan sortutako enpresa gipuzkoarra da eta ordutik Gipuzkoako lurralde osoan hedatu da. Gizartearekin duen konpromisoa dela eta, SUPER AMARAk bi urte daramatza San Juanaren eraikuntza laguntzen. Lehendabizi trinketaren masta babestu zuen eta orain baleontziaren ainguratako bat babestuko du. Baina elkarlana ez da hortara murrizten. SUPER AMARAk bere bezeroen artean Albaolaren proiektuaren berri emango du eta Pasaiako Itsas Kultur Faktoriarako sarrerak zozketatuko ditu.

Promozioa gaur, uztailak 16, hasi da eta abuztuaren 4ª arte martxan egongo da. SUPER AMARAko bezeroek 10€ko erosketekin zozketan parte hartzeko aukera izango dute; izan ere Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko 140 sarrera bikoitz zozketatuko dira

San Juan baleontziaren proiektuan laguntzeko babestutako pieza aingura bat izan da oraingo honetan. San Juanaren moduko baleontzi batek lau aingura izaten zituen; horrek ahalbidetzen zuen bi aurretik botatzea eta beste bi atzetik, itsasontzia erabat geldirik utziz. Aingura beti izan da sendotasunaren eta segurtasunaren ikurra, horrelako erlazioa izaten jarraitzea espero da.

Ainguraren babesletza Albaola Itsas Kultur Faktorian burutu da gaur, eta Xabier Agote Albaolako presidenteak, Victor Espinosa SUPER AMARAKO zuzendariari babesle diploma eman dio (argazkia atxikituta) .

Honez gain, aipatu beharra dago duela gutxi Pasaia 2018 Itsas Festibalarekin kolaboratu duela baita ere, produktu doantza baten bidez Zaporeak proiektuari lagunduz. Zaporeak gaur egun Greziako kostaldetara iristen diren errefuxiatuei elikagaiak ematen ari den GKE bat da eta festibaleko marinelen eta boluntarioen otorduetaz arduratu zen, jangela solidario baten bidez CHIOS proiekturako dirua biltzeko, Siriatik iristen diren errefuxiatuentzat. SUPERAMARAk horretarako eman zituen bere produktuak.

3 aingura honen babesari esker, Albaolak, bere kolaboratzaile eta bidelagun sarea sendotzen jarraitzen du San Juan baleontziaren eraikuntzaren abenturan. Dena den, baleontziaren eraikuntza ekimena sostengatu nahi duten enpresa eta norbanako guztiei irekia dago, eta hala nahi duenak Albaolako web orri berrituaren bidez egin dezake honako helbidean sartuz: http://babestu.albaola.com/

albaola super amara

super amara albaola