ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

SAINT PIERRE ETA MIKELUNE UHARTEAK ERE SAN JUAN BALEONTZIAREN BABESLE

13/6/2018

Saint-Pierre eta Mikelune Ipar Ameriketan kokatuta dauden uharte frantziarrak dira. Baleontziaren proiektua hasi eta urte betera uhartetako ordezkaritza instituzional bat hurbildu zen jada Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzera. Geroztik, uharteok eta Pasaiako elkartea harremanetan izan dira eta aurten pausu bat gehiago emanez, baleontziaren proiektuari bultzada bat eman nahi izan diote mesanako masta babestuz. 

Uharte hauek mendeetako lotura dute euskal itsas jarduerekin. Izan ere, euskal bakailao zein bale arrantzaleen aspaldiko arrantza gunea eta ohiko portu izan dira uharte hauek, duela hamarkada gutxira arte euskal bakailao arrantzaleek uharte horietan porturatzen jarraitu dute. Itsasoaren bidez gauzatutako harreman historiko horrekloturasendo bat gehiago izango du hemendik aurrera.  Ipar Ameriketako ordezkaritza honakoek osatu dute: Bernard Briand, Saint Pierre eta Mikeluneko Lurralde Kontseiluko Lehenengo Presidente ordea; Jean-Yves Desdouets, Garapen Jasangarriko arduraduna den Lurralde Kontseiluko presidente ordea; Txetxo Alvarez, Saint-Pierre eta Mikelunen bizi den  Pasaiako arrantzalea, Rudy Lespagnol, Archipel Développement Berrikuntza Zuzendaria eta  Léo Haran, Ligue de Pelote Basque Saint-Pierre et Miquelon-eko ohorezko presidente ordea. Euskal Herritik berriz, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusitik Estibaliz Urcelay; Izaskun Gómez, Pasaiako alkatea eta Xabier Agote, Albaolako presidentea.