ALBAOLA

Pasaia (San Pedro)

“ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK” NAZIOARTEKO KONGRESUA AURKEZTU DA UNTZI MUSEOAN

11/5/2018

Kongresua Pasai Donibaneko Kulturgunean izango da maiatzaren 17 eta 18an, Pasaiako Itsas Festibalaren egitarauaren barne.  Doakoa eta publiko guztiei irekia izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari Maria Jose Telleria Etxeberriak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Erdi Aroko, Aro Modernoko eta Amerikako Historia Saileko irakaslea Alvaro Aragon Ruanok komunikabideen aurrean aurkeztu dute “ITSASOA MENDERATZEKO EGURRAK. Monarkia hispanikoaren baso politikak eta hornikuntzak XVI. eta XVIII. mendeen artean” Nazioarteko Kongresua.